Ezagutu gaitzazu

 

ZarautzOn irabazi asmorik gabeko elkarte bat da, Zarauzko ongizatea sustatzea helburu duena.
Herritarren garapenaren alde egiten dugun talde bat gara, hainbat arlotako berrikuntzak ezagutaraziz: zientifikoa, teknologikoa, enpresa mundukoa eta gizarte mailakoa. Herrian erreferente izateko lan egiten duen erakundea gara, eta jakin-minaren jatorri eta belarri izan nahi dugu, sare ireki bat osatuz.

Pentsatzen dugu gure hizkuntza, kultura eta gizarte-antolamendua ezagutzeak eta sustatzeak gure memoria eta gure nortasuna indartzen laguntzen duela, gizarte moderno eta dinamiko gisa.

BAZKIDE SORTZAILEAK

agsdix-null

Juan Carlos Berraondo

Tesorería
agsdix-null

Ana Belén Juaristi

agsdix-null

Asier Mendoza

agsdix-null

Jose Mari Larramendi

Presidente
agsdix-null

Juan Mari Iraola

agsdix-null

Gabriel Hernández

agsdix-null

Natalia Vahl

Vicepresidencia
agsdix-null

Ane Bustinduy

agsdix-null

Fernando Lopetegi

agsdix-null

Pedro Lizarriturri

Secretaría
agsdix-null

Anjel Irastorza

agsdix-null

Txomin Lasa

ZER ESKAINTZEN DUGU?

Herritarrei aukerak ematea da gure eginkizuna, informazioa emanez, prestakuntza eskainiz eta elkarren arteko harremanak bultzatuz. Bereziki interesatzen zaizkigun gaiak zientziarekin, teknologiarekin eta ekintzailetzarekin lotutakoak dira. Oro har gure etorkizun ekonomiko eta sozialean eragin nabarmena duten berrikuntzak dira interesguneak, eta iraganean izandako esperientzia aberatsei ere garrantzia eman nahi diegu.

Horretarako abangoardian dauden gaiei buruzko dibulgazio-programak antolatzen ditugu eta/edo laguntzen dugu, hainbat formatu landuz:

  • Hitzaldiak eta ondoren solasaldia.
  • Bideo-dokumentalak erakutsi eta ondoren solasaldia.
  • Afariak eta eztabaida.
  • Bisita gidatuak interesguneetara.
  • Lankidetzan lan egiten ikasteko tailerrak.
  • Zuzeneko online elkarrizketak.
Conócenos - Qué ofrecemos

ESTATUTUAK

Sakatu hemen elkartearen estatutuak ikusteko.

PLAN ESTRATEGIKOA

Sakatu hemen elkartearen plan estrategikoa ikusteko.