Asteartea, Martxoak 14, arratsaldeko 7.30ean Zarauzko Antoniano Aretoan

                                                Txinako Kronikak #AstearteOn

Vanessa Sanchez. Kazetaria.  Arrasaten jaioa eta y adopzioz gasteiztarra, Nafarroako Unibertsitatetik Kazetaritzan lizentziatua. Bidaien eta jendearen zale amorratua, 2000-2006 bitartean EITB-ren korrespontsala izan zen Parisen y 2015. berriz Txinan. Telebistako bere kronikengatik ezagutzen dugu Vanessa, baina oraingo honetan Vanessak kontatuko digu nola iritsi, bizitzen jarri eta lan egin zuen Beijing hirian. Kronika, bideo horiek, aurrera ateratzeko, liluragarri bezain nekagarri den Beijingen, bizi izandako esperientzia ezagutuko dugu. Argazkiak, bideoak eta anekdota asko ezagutzeko parada izango dugu.
Herrialde handi honetan aunitz Txina dira. Mundua eta jendearekiko harremanen kontzepzio oso ezberdina dute geurearekin alderatuz, oso kontutan eduki beharrekoa, zalantzarik gabe izaera. Denboralditxo bat bertan bizi eta bertako hizkuntza jakitea izango genuke txinoak ezagutzeko modurik egokiena, baina gehienontzat ez denez posible Vanessa Sanchez, ETBko kazetaria izango dugu gurekin, korrespontsal lanetan eskarmentu handiko kazetaria. Bere hitzaldiaren bidez ezagutu nahiko genuke, egunkarietako ekonomia datuak eta beste zenbait pasadizoez haratago, Txina hurbilagoa, Txina humanoagoa.
Vanessak kontatzen digu bere korrespontsal lanean, galduta sentitu zela Txinan, oso kultura ezberdina bai da eta ez delako batere erraza bertan kokatzea, batez ere bertako hizkuntza ez denean ezagutzen, korrespontsal gehienei gertatzen zaien bezala zoritxarrez. Eta zerk hunkitzen du gehien Txinan? Berak dionez handitasunak, mogolloiak, hasi biztanle kopurutik, eraikin edo eta kontaminazioa bera.
Txina gure enpresa askoren lehen merkatua dugu, merkatu sistema globalizatu honetan. Horretan datza herrialde hau hobeto ezagutzeko garrantzia eta batez ere bere jendea, XXI. mende hasiera honetan bizi dugun une ekonomiko eta teknologiko bidegurutzean.Beijing_China
Herrialde handi honetan aunitz Txina dira. Mundua eta jendearekiko harremanen kontzepzio oso ezberdina dute geurearekin alderatuz, oso kontutan eduki beharrekoa, zalantzarik gabe izaera. Denboralditxo bat bertan bizi eta bertako hizkuntza jakitea izango genuke txinoak ezagutzeko modurik egokiena, baina gehienontzat ez denez posible Vanessa Sanchez, ETBko kazetaria izango dugu gurekin, korrespontsal lanetan eskarmentu handiko kazetaria. Bere hitzaldiaren bidez ezagutu nahiko genuke, egunkarietako ekonomia datuak eta beste zenbait pasadizoez haratago, Txina hurbilagoa, Txina humanoagoa.
Vanessak kontatzen digu bere korrespontsal lanean, galduta sentitu zela Txinan, oso kultura ezberdina bai da eta ez delako batere erraza bertan kokatzea, batez ere bertako hizkuntza ez denean ezagutzen, korrespontsal gehienei gertatzen zaien bezala zoritxarrez. Eta zerk hunkitzen du gehien Txinan? Berak dionez handitasunak, mogolloiak, hasi biztanle kopurutik, eraikin edo eta kontaminazioa bera.
Txina gure enpresa askoren lehen merkatua dugu, merkatu sistema globalizatu honetan. Horretan datza herrialde hau hobeto ezagutzeko garrantzia eta batez ere bere jendea, XXI. mende hasiera honetan bizi dugun une ekonomiko eta teknologiko bidegurutzean.
Ohi bezala, hitzaldiaren ondoren Zarauzko Bai Batzokia jatetxera joango gara afaltzera Vanessa Sánchez hizlariarekin batera. Momentu aproposa gaiaren inguruan tertulian jarraitzeko eta Asiako herrialde erraldoian izan dituen bizi-esperientziak oraindik eta gertuagotik ezagutzeko. Eserlekuak mugatuak dira eta bazkide bakoitzak 23€ eman behar ditu. Etortzeko gogoz bazaude bidali iezaiguzu email bat zarautzon@gmail.com helbidera zure erretseba egiteko. Eskaerak iristen diren bezain einean egingo dira erretserbak.